XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BATELA.
Atze ta aurre egituran bardintsu, atzean lema eroanaz, bere burdiñezko zulo ta ardatzagaz.

Iru tosta, atzeko txopa ta bruzola aurrean.

Espalda amaieran, gilla gaiñean, egur gogor bategaz egiñiko utsune bat, bietza deiturakoa, bruzoletik etorren belaren agea sartzeko.

Zazpi tolet eta barenga utsunak, panel eta ol zabal batzukin estalduta, errezago ibilteko.

Onelako batelak gaur motorragaz ibilten dira.

Berdel, kabra, txibi eta tresmalletan ibilteko egokiak.

Neurri biko batelak ezagutzen dira.

Sare batelak, ogei ta bost oiñekuak eta txibi batelak, ogei edo amazortzi oiñekoak.

TREIÑERUAK.
Batelaren itxurako, baiña luzeago.

Iru-lau metro luzeago.

Gaur estropadetan bakarrik ibilten dira.

Lengo denporetan, arin eta azala zalako, antxoatako egokientzat berau erabilten zan, bai eta neguan bolintxean ibilteko be.

Barruan ibilten diran arrantzaleak, bakoitzak oiturazko dauan jarrilekuaren izena erabilten dabe.

Ikusi izen oneik tostak gaia erabilten dogun tokian.

ZAGAKO.
Izenak berak agertzen dau zer ziran.

Baporak atzean atoian eroaten eben ontzi zazkar bat.

Goi tapau edo kubierta duna.

Besigu denporan erabilten zituen, tretzak eroateko.

Treiñeruak baiño ia iru metro laburrago ziran luzeran.

MEÑAGA.
Luzeran treiñeruak baiño luzeago.

Gogortxuago be bai.

Treñeruak ibili ezin ziran arrantzetarako erabilten ziran, batez be neguan.

Ardoreko arrantzan bera zan nagusi.